NutriPhytoHealth

Elikagaien konposatu begetalen onurak gure osasunean

https://www.ltcsarea.eu/fr/recherche

Deskribapena

LTC inkubagailu honen helburua lankidetza bidezko ikerketa sustatzea da, elikagai eta landareetan berez dauden konposatu bioaktiboen eremuan, betiere nutrizioarekin lotutako alderdiei eta jatorri metabolikoa duten patologiei erreparatuta, hala nola gizentasunari edo diabetesari. Ikerketa horretan askotariko alderdiak landuko dira, batzuk kimikoagoak, hala nola metabolitoak identifikatzea edo konposatuen bioerabilgarritasuna hobetuko duten formulazioak egitea, eta beste batzuk biologikoagoak, hala nola osasunean eragiten dituzten ondorio mesedegarrien analisia. Ikerlanaren bitartez, ezagutza berria sortzeaz gain, ezagutza horren transferentzia ere egin nahi da, enpresetara eta gizartera. Horretaz gain, lankidetza akademikoa eta trukeak ere egingo dira, bikaintasuneko prestakuntzari dagokionez.

Koordinatzaileak

Université de Bordeaux

Dr. Stéphanie KRISA

  • UMR 1366 Œnologie INRAE, Bordeaux INP, Bordeaux Sciences Agro, ISVV, Faculté des Sciences Pharmaceutiques
Universidad del País Vasco- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Dr. Maria Puy Portillo

  • Nutrizio eta Obesitate Taldea. Nutrizio eta Elikadura Zientzien Arloa. Farmazia eta Elikadura Zientzien Departamentua. Farmazia Fakultatea