Ongi etorri LTC Sarera

Mugaz gaindiko Lankidetzarako Laborategiak (LTC) 2015az geroztik Euskampus-Bordeaux Campusaren barruan egiten ari den lankidetza formula bat dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzea dute helburu.

Zer da LTC Sarea

LTCen sare egituratu eta koordinatu bat da, eta ikertzaileen nazioz haraindiko komunitate iraunkorra osatzen du.

Helburuak

LTCek esparru instituzional egonkorra ematen dute, EAEko eta Bordeleko ikertaldeek elkarrekin lan egin dezaten eta benetan mugaz haraindikoak diren ikerketa komunitateak sortzen lagun dezaten. Ikertzaile junior edo seniorrak, bai eta ikasleak ere, inplikatzen dituzte, eta aukera dute ikertalde batetik beste batera mugarik gabe igarotzeko eta ikuspegi komuna partekatzeko.

LTC Sareak bi helburu ditu:

Nazioarteko inguruneak sustatzea

  • LTCen bidez nazioarteko lankidetza inguruneak sustatzea.

LTCen eragina maximizatzea

  • Hura osatzen duten eskualdeetako espezializazio adimenduneko estrategietan LTCek duten eragina maximizatzea.

Sustatzaileak

Image
entidad1
Image
université de bordeaux

Kolaboratzaileak

Image
Arts et Métiers
Image
bcam
Image
CFM
Image
cnrs
Image
csic
Image
dipc
Image
estia
Image
i2m
Image
icmcb
Image
inp
Image
imn
Image
ism
Image
IMB
Image
mpc
Image
neuropharma
Image
polymat
Image
tecnalia
Image
tecnal:a
Image
euskampus
Image
INSERM
Image
CICnanoGune
Image
Neiker
Image
CELIA
Image
LP2N
Image
BC3
Image
ACHUCARRO
Image
IECB
Image
CFAA
Image
CBMN
CBMN
Image
GARAIAN
Garaian
Image
IKER
IKER
Image
ISVV
ISVV - Institut des Sciences de la Vigne et du Vin
Image
Université Bordeaux Montaigne
Université Bordeaux Montaigne

Kofinantzatzaileak

Image
Gobierno Vasco
Image
PCTI

Zer da LTC bat?

Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiak (LTC) 2015az geroztik garatzen dira Euroeskualdeko Euskampus–Bordeaux Campusaren esparruan. Bordeleko Unibertsitateak (UBx) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) zuzentzen dituzte, hala Euskampusen (Tecnalia eta DIPC) nola IdEx Bordeauxen (Bordeleko Montaigne Unibertsitatea, Bordeaux INP, Bordeaux SciAgro, Bordeaux SciPo, CNRS eta Inserm) dituzten bazkide estrategikoekin batera, bai eta laborategiaren helburuak laguntzen dituzten EAEko eta Frantziako beste ikerketa erakunde batzuekin ere.

LTCak hormarik gabeko laborategiak dira.

  • LTCak hormarik gabeko laborategiak dira, eta ikerketa proiektu komun baten eta dauden baliabideen trukearen (giza baliabideak, ekipoak, funtzionamendu kostuak) inguruan definitzen dira.

Mugaz haraindiko ekimenak dira.

  • LTCak bikaintasunaren ikerketaren mugaz gaindiko eta nazioartekotzeko ekimenak dira, eta berrikuntza ikerketan oinarrituta sustatzen dute.

Ikerketa proiektu bat dute ardatz.

  • LTCak alor zientifiko jakin bateko ikerketa proiektu batean zentratzen dira. LTCek ez dute perimetro zientifiko zabalegia bete behar.

Bi ikertzaile nagusik koordinatzen dituzte.

  • LTCak bi ikertzaile nagusik koordinatzen dituzte (EAEko batek eta Bordeleko batek), eta hainbat zentrotatik etorritako tokiko taldeak biltzen dituzte, betiere baterako ikerketa proiektuari laguntzen badiote.

Espezializazioko lehentasun estrategikoak.

  • LTCek eragin zuzena dute espezializazio adimenduneko lehentasun estrategikoen helburuetan eta Akitania Berria-EAE-Nafarroaren esparruko lankidetza estrategian.

Zer da LTC Inkubagailua

Aldez aurretik UBx edo UPV-EHUko beste talde batekin lankidetzan ibilitako EHUko edo UBxeko talde bateko kide diren ikertzaileek, betiere etorkizuneko ikerketa agenda bera badute, LTC Inkubagailua laguntza jaso dezakete. LTC Inkubagailua ekimenak mugaz gaindiko lankidetza sendotzeko lehen bultzada eman nahi du, ondoren LTC hautagaitza lehiakorra aurkezteko.

Idazkaritza teknikoa

Eusko Jaurlaritzak LTC Sarearen dinamizatzaile eta idazkaritza teknikoaren eginkizuna bere gain hartzeko enkargua eman dio Euskampus Fundazioari.