Deskribapena
Aenigme LTCaren gai orokorra honako hau da: osagaien eta egituren eta prozesu jasangarrien ekodiseinuak zer-nolako inpaktua duen jardunean dauden ekoosagaien portaeran.
Prozesu horiek sortutako arazo berriek (tentsio termomekanikoko muturreko baldintzak eta/edo muturreko tenperatura zikloak eta materialaren egoera aldaketa) propietate metalurgikoen eta mekanikoen gradienteak induzitzen dituzte. Propietate gradiente horiek iragartzea ezinbesteko baldintza bat da materialek jardunean zer portaera izango duten aztertzeko, bai ikuspuntu mekanikotik (nekea) bai kimikotik (korrosioa).
LTC proiektuak trebetasun zientifikoak (prozesuen fisika eta materialen portaera) eta teknikoak (industrializazioa eta diseinua) uztartu asmo ditu, prozesu jasangarriak gehiago erabiltzea ahalbidetzen duten tresnak emateko, betiere produktuen kalitatea jarduneko portaeraren ikuspegitik bermatuta.
Berez, LTCa hiru ardatz nagusitan oinarritzen da jarraian deskribatutako gaia garatzeko:
1.- Prozesu jasangarrien bidez egingo diren osagaien edo egituren diseinu jasangarria eta ekologikoa:
Gure helburua zera da: produktuaren garapenaren hasierako faseetan informazio garrantzitsua eta fidagarria ematen duten tresnak eta metodoak garatzea, eta planteamendu proaktiboa hartzea ingurumen inpaktuei dagokienez. Gainera, ebaluazio hori dinamikoa izan behar da, produktuaren garapenaren funtsezko etapa bakoitzean (analisi kontzeptuala, aurrediseinua, diseinu zehatza, industrializazioa) trukea errazteko, bai eta produktua garatu bitartean hura aberasteko ere.
2.- Fabrikazio jasangarrirako ereduak eta prozesuak:
Helburua honako hauekin lotutako arazo zientifikoak konpontzea da: (I) materialaren fisikan oinarritutako eratze ereduen garapena; (ii) materialaren/erremintaren ukipen eremuko tribologia, hirugarren gorputzik dagoen edo ez dagoen kontuan hartuta; (iii) prozesu jasangarrien modelatze azkar eta zehatzerako simulazio tresnen garapena (kriomekanizazioa, FSW, pultsu magnetikoen bidezko prozesuak, fabrikazio gehigarria...).
3.- Propietate gradiente handiak dituzten osagaiek edo egiturek jardunean zer portaera duten.
Gradiente horien karakterizaziorako teknikak edo prozedurak garatu nahi ditugu. Hautatutako fabrikazio prozesuek mikroegitura gradiente konplexuak induzitzen dituzte, eta ingurune esperimentalak eta karakterizazio eskala desberdinetara egokitutako estrategiak behar dituzte.
Koordinatzaileak
Franck Andrés GIROT MATA
- IKERBASQUE CHAIR
- Faculty of Engineering of Bilbao Mechanical Engineering Dpt.
Jean-Christophe BATSALE
- Professor / Director of the Institute of Mechanics and Engineering of Bordeaux
Ikerketa-ildoak
Errendimendu handiko fabrikazioa
Analisi eta diseinu mekanikoa
COMPMECH mekanika konputazionala
Parte hartzen duten zentroak
Taldea
University of the Basque Country UPV/EHU Faculty of Engineering of Bilbao
University of Bordeaux UBX Institute of Mechanics and Engineering of Bordeaux
Arts et Métiers Science & Technology ENSAM Institute of Mechanics and Engineering of Bordeaux
National Polytechnic Institute of Bordeaux INPB
Ekipamendu
Ekipamendu / Azpiegitura partekatuak
- Mekanizazio plataforma, mekanizazio kriogenikoa barne hartuta
- Mekanizazio teknika aurreratuen plataforma
- Birrintze plataforma
- Fabrikazio gehigarriko plataforma
- Plataforma konputazionala, GranOO plataforma eta CAD/CAM instalazioak barne hartuta
- Saiakuntza mekanikoen plataforma
- Iraunkortasun plataforma
- Mikroegituren karakterizazioa
Harremanetarako
LTC koordinatzaileak
Franck Andrés GIROT MATA
email: frank.girot@ehu.eus
Jean-Christophe BATSALE
email: jean-christophe.batsale@u-bordeaux.fr