LTC 2025 deialdia

LTC 2025 deialdia zabalik dago
LTC proposamena aurkeztu nahi duten ikerketa-taldeek hemen aurki dezakete informazio guztia.
Proposamenak aurkezteko epea: 2025ko apirilaren 4

Deskribapena

Mugaz gaindiko lankidetzarako laborategiak (MLL) 2015az geroztik Euskampus-Bordele Campusaren barruan gauzatzen ari den lankidetza formula bat dira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzera zuzendua. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten. 

MLL bat eratzeko baldintzak

Aurretiko ibilbidea

  • Mugaz gaindiko laborategi bat jada indarrean den lankidetza bat aitortzeko urrats handia da, eta bi Ikertzaile Nagusik (IN) gidatzen dute (Bordeleko batek eta EAEko batek).

Gai eremua

  • Espero da MLLek eremu zientifiko handiegia ez hartzea, baizik eta arlo zientifiko jakin bateko ikerketa eta gaikuntza proiektu espezifikoak ardatz izatea.

Iraunkortasuna

  • Lau urteko epea igarotakoan, MLLak finantzaketa sistema propio bat izatea espero da, jardueraren eta doktorego aurreko nahiz ondoko langileak aldi baterako kontratatzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Lehia

  • Urtean MLL bakarra hautatuko da eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarriko da.