Deskribapena
QuantumChemPhys (Kimika eta Fisika Teorikoak Eskala Kuantikoan) honako erakunde hauek sortutako Mugaz gaindiko Lankidetzarako Laborategi (LTC) bat da:
- Bordeleko Unibertsitatea (UBx)
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Donostia International Physics Center (DIPC)
QuantumChemPhys laborategiaren helburua EAEko eta Akitania Berriko ikertzaileen arteko lankidetza zientifikoa indartzea da, nazioz haraindiko erakundearen bitartez, eskala kuantikoko kimikaren eta fisikaren alderdi teorikoetan oinarrituta; hau da, elektroien eta nukleoen mugimenduaren –eta haien akoplamenduaren– deskribapen kuantitatiboa solidoetan, gas-solido interfazeetan, bai eta argiarekiko interakzioan. Erronka horrek mekanika kuantikoaren/klasikoaren/erdiklasikoaren esparruan metodo teorikoak eta zenbakizko simulazioak garatzea eskatzen du.
QuantumChemPhys laborategia tresna eraginkorra da, halaber, Akitania-EAE euroeskualdearen testuinguruan ikerketa eremu hori egituratzen jarraitzeko. Zehazkiago, QuantumChemPhys laborategiak Euskampus EAEko Bikaintasun Campusaren programaren eta Bordeleren Bikaintasun Egitasmoaren (IdEx Bordeaux) programaren arteko aliantza estrategikoa indartzen du.
Koordinatzaileak
Ricardo Díez Muiño
- Director of Donostia International Physics Center DIPC.
- Research Scientist at Centro de Física de Materiales CFM, Centro Mixto CSIC-UPV/EHU.
Pascal Larregaray
- CNRS senior scientist (Dir. Rech., HdR).
- Theoretical Chemistry group leader.
- Coordinator of the QuantumChemPhys Transborder Joint Lab.
Ikerketa-ildoak
Dinamika molekularra eta oinarrizko erreaktibotasuna.
- Gasaren eta azaleraren arteko elkarrekintzak
- Gasaren selektibitatea klatrato-hidrato geoinspiratuetan.
- Adsortzioaren aurkako gainegitura molekularren erreaktibotasuna.
Egitura elektronikoa eta garraio kuantikoa.
- Konplexutasun txikiko algoritmoak, erdieroale organikoei aplikatuak.
- Eskala linealeko DFT, egitura elektronikoa eta espektroskopia mesoeskalan kalkulatzeko.
- Etengailu optiko ez-linealen simulazioa: banakako molekulaz haratago.
- Lotura molekularren garraio-propietateetan ondorio inelastikoak ulertzea
Parte hartzen duten zentroak
Taldea
DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER (DIPC)
UNIVERSITY OF THE BASQUE COUNTRY (UPV/EHU) - CENTRO DE FISICA DE MATERIALES (CSIC-UPV/EHU)
CNRS/ UNIVERSITE BORDEAUX (Institut des Sciences Moléculaires, ISM-UMR 5255)
CNRS/ UNIVERSITE BORDEAUX Laboratoire Onde Matiere d'Aquitaine (LOMA-UMR5798)
Ekipamendu Partekatua
QuantumChemPhys mugaz gaindiko laborategian garatutako ikerketa jardueraren zati handi bat zenbakizko simulazio masiboetan oinarritzen da, eta, horregatik, errendimendu handiko konputazio zentroetara (HPC) jo beharra dago. QuantumChemPhys laborategiko kideek honako zentro hauetan dauden baliabide informatikoak erabiltzen dituzte: DIPCren Kalkulu Zentroa eta Calcul Intensif Aquitain (MCIA), baita ISM (Pôle Modélisation), LOMA eta Materialen Fisika Zentroa ere. HPCa mugaz gaindiko laborategiko ikerketa jardueraren giltzarrietako bat da. Hori horrela, HPCko elkarlanari bi ikuspegi hauetatik heltzen zaio, halaber: Zenbakizko tresnak, algoritmoak eta softwarea garatzen lagunduz. Jardunbide eta azpiegitura onenak, bai eta erabilgarri dauden baliabideak areagotzeko baterako ekimenak ere, partekatuz.
Harremanetarako
LTC Koordinatzaileak
Ricardo Diez
email: rdm@ehu.eus
Pascal Larregaray
email: pascal.larregaray@u-bordeaux.fr