CoMorPD

Parkison-en gaixotasunaren nahasmendu ez-motorrak (CoMorPD)

http://www.paginaweb.com
Image
people
17
IKERTZAILEAK
LTC-aren barruan
Image
student
7
Doktorego ikasleak
tesia garatzen
Image
publications
7
Indexatutako argitalpenak
Artikulu zientifikoena
Image
publications
3
Baterako argitalpenak
Artikulu zientifikoena
Image
projects
3
BATERAKO IKERKETA-PROIEKTUAK
Prozesuan daudenak
Image
supervised
2
ELKAR ZUZENDUTAKO DOKTOREGO-TESIAK
UBX - UPV/EHU
Image
supervised
31
hitzaldietan parte hartzea
UBX - UPV/EHU
Image
projects
1
Doktoratu ondoko ikasleak
Proiektuetan

Deskribapena

Parkison-en gaixotasunaren ikerketaren eremuan zientzia ibilbide luzea duten bi laborategiren arteko lankidetza emankor eta iraunkorra finkatzearen ondorioz sortu da CoMorPD LTCa. LTC honek helburu zientifiko bat ez ezik, helburu akademiko bat ere badu. Ikuspegi zientifikotik, Parkinson-en gaixotasunaren konplikazio ez-motorrak aztertzen ditu, eta nukleo linbikoen eta gongoil basalen arteko interakzioan jartzen du arreta, maila etiologiko eta terapeutikoan.

CoMorPD LTCak honako helburu hauek ditu: 

1. - Gaixotasunaren kausak identifikatzea.

2.- Neurona zirkuituen komunikazioan zer-nolako eragina duen ebaluatzea.

3.- Kontzeptu probak ematea terapeutika hobetzeko. Ikuspegi horrek bi laborategien esperientzia batzen du; bi laborategiok bikain egokitzen zaizkio elkarri, arlo zientifiko eta metodologikoan elkarren osagarri baitira.

Gai zientifikoak alde batera utzita, LTC honek bi unibertsitateen arteko sare dinamiko bat sortzen lagunduko du; hala bada, ikasleen eta ikertzaileen mugikortasuna eta jarduera akademikoetan –irakaskuntzan, kasu– parte har dezaten lagunduko du. CoMorPD LTCak helburu hau du, halaber: profesional klinikoekin eta bazkide industrialekin lankidetza sustatzea, biomarkatzaileak identifikatzeko eta Parkinson-en gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra proposatzeko.

koordinatzaileak

University of the Basque Country (UPV/EHU), Neuropharmacology

Cristina Miguelez

  • Associate Professor
University of Bordeaux, Team Dopamine & Neuronal Assemblies

Jérôme Baufreton

  • CNRS Research Director

Ikerketa-ildoak

Dopamina eta neurona multzoak

  • Ikerketa ildoak: 1. Dopaminak zelulen kitzikaberatasunean eta plastizitate sinaptikoan zer-nolako eginkizun duen aztertzea.
  • 2. Parkinson-en gaixotasunaren sinapsi eta zirkuitu nahasmenduen ezaugarriak zehaztea animalia ereduetan.

Neurofarmakologia

  • Ikerketa ildoak: 1. Sistema monoaminergikoek Parkinson-en gaixotasunaren fisiopatologian zer-nolako inplikazioa duten aztertzea.
  • 2. Parkinson-en gaixotasunaren hasierako faseetan biomarkatzaile biologikoak identifikatzea.
  • 3. Parkinson-en gaixotasunean neuronak babesteko eta erregeneratzeko estrategiak garatzea

Taldea

University of the Basque Country (UPV/EHU)

University of Bordeaux

Institut des Maladies Neurodégénératives (IMN)

Ekipamendu partekatua

  • Partxeetan finkatzeko ekipoak (patch-clamp), ex vivo; elektrofisiologiako ekipoak, in vivo; fotometria; portaera motorraren eta ez-motorraren probak (anbiguetatea, mina, portaera depresiboa, narriadura motorra... ); plataforma histologiakoa.

Harremanetarako

LTC koordinatzaileak

Jérôme Baufreton
Institut des Maladies Neurodegeneratives - CBNA 3eme etage,
146 Rue Leo Saignat 33076 Bordeaux Cedex
email: jerome.baufreton@u-bordeaux.fr

Cristina Miguelez
Department of Pharmacology. Faculty of Medicine and Nursing, UPV/EHU.
Barrio Sarriena sn, 48940 Leioa, Bizkaia.
email: cristina.miguelez@ehu.eus