HUMEVOL

Giza Eboluzioaren Mugaz Haraindiko Laborategia

https://www.ltcsarea.eu/fr/recherche

Deskribapena

Giza Eboluzioaren Mugaz gaindiko Laborategian (HumEvol) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat sailetako eta Bordeleko Unibertsitateko PACEA (UMR 5199) unitateko espezialistak biltzen dira. 2014. urtean hasi ziren bi unibertsitateak elkarlanean Giza Eboluzioari buruzko zenbait alderdiri dagokienez eta, harrezkero, ikerketaren perimetroa paisaien eta kulturen eboluziora ere hedatu da, denbora esparru zabalago batean. HumEvol diziplina anitzeko lantaldean paleo-antropologoak, arkeologoak, geologoak, paleontologoak eta ingeniariak aritzen dira ikerlanak elkarlanean egiten honako ildo nagusi hauei buruz:

- Giza aztarna fosil berrien deskribapena, metodologia tradizionalak nahiz abangoardiakoak erabilita, gizakiak iraganean izan dituen aldaketak eta eboluzioa ulertzeko asmoz.

- Aztarnategi arkeo-paleontologikoen testuinguru geologikoa eta paisaiaren bilakaera.

- Aniztasun biologikoaren, kronologiaren eta kultur aniztasunaren (hiletak eta materiala) arteko lotura Historiaurre hurbilean.

- Datu genetikoen eta datu morfologikoen arteko lotura historiaurre hurbileko populazioetan.

Koordinatzaileak

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Asier Gómez-Olivencia

  • Geologia Saila
Université de Bordeaux

Christine Couture-Veschambre

  • PACEA