EAR

Antibiotikoekiko ingurumen erresistentzia 

http://www.ltcsarea.eu/

Deskribapena

Antibiotikoekiko erresistentzia mundu mailako osasunerako mehatxurik handienetako bat da eta arriskuan jartzen ditu medikuntza modernoaren aurrerapen guztiak.

Hala ere, ondoriorik larrienak ospitale inguruan pairatzen diren arren, Osasunaren Mundu Erakundeak ingurumenari egindako ekarpena eta bertan dauden kutsatzaileak nabarmendu ditu arazo hori larritzen duten faktore nagusi gisa.  Hortaz, konponbidea lortzeko zaintzako eta jarduketako ikuspegia behar da, “Osasun bakarra” ikuspegiaren printzipioekin lerrokatuta, non antibiotikoekiko erresistentziaren arazoari zenbait mailatatik helduko zaion: giza maila, animalia maila, elikadura maila eta ingurumen maila.

EARen helburu nagusia da antibiotikoekiko erresistentziaren arazoa zenbait ikuspuntutatik eta diziplina zientifikotatik aztertzen duten ikertaldeen diziplina anitzeko sarea sortzea, mundu mailako osasun arazo horri konponbideak aurkitzeko.  Gainera, doktoregoko eta doktorego osteko ikasleak prestatzean interesatuta gaude; izan ere, zeregin horrekin aurrera egingo duten zientzialarien hurrengo belaunaldia izango dira.  Azkenik, publikoa inplikatu nahi dugu dibulgazio jardueren bidez; izan ere, horien laguntza funtsezkoa da.

koordinatzaileak

UPV / EHU

Itziar ALKORTA CALVO

  • Teacher and researcher in Biochemistry and Molecular Biology Department and IP of research group of the Basque University System
  • Interdisciplinary approach to combat antibiotic resistance using molecular, structural and nanotechnological strategies (INTER-RA)
UPV/EHU

Nestor ETXEBARRIA

  • Professor in Analytical Chemistry at the Dept of Analytical Chemistry of the UPV/EHU, and member of the IBeA Research Group
Université de Bordeaux - CNRS

Hélène BUDZINSKI

  • CNRS research director (Laboratory of Physico- and Toxico-Chemistry of the environment)