LTC 2024 deialdia
LTC 2024 deialdia
LTC 2024 deialdia zabalik dagoLTC proposamena aurkeztu nahi duten ikerketa-taldeek hemen aurki dezakete informazio guztia.
Proposamenak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 8
Deskribapena
Mugaz gaindiko lankidetzarako laborategiak (MLL) 2015az geroztik Euskampus-Bordele Campusaren barruan gauzatzen ari den lankidetza formula bat dira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzera zuzendua. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten.
Helburuak
1.
- Alor jakin batean ikerketa proiektuak egitea, emaitza zientifikoen balio erantsia handitzeko eta baterako ikerketa EBn eta nazioartean ikusgarriago egiteko.
2.
- Munta handiko proiektuen haztegi izatea, kanpo finantzaketa erakartzeko (batik bat, EBkoa).
3.
- Ikertzaileen nazioz haraindiko komunitate iraunkor bat sortzea, ikasleak, doktoreak eta irakasle junior nahiz seniorrak barne hartuta.
4.
- Baterako prestakuntza eskaintza garatzea, batik bat, masterretan.
MLL bat eratzeko baldintzak
Aurretiko ibilbidea
- Mugaz gaindiko laborategi bat jada indarrean den lankidetza bat aitortzeko urrats handia da, eta bi Ikertzaile Nagusik (IN) gidatzen dute (Bordeleko batek eta EAEko batek).
Gai eremua
- Espero da MLLek eremu zientifiko handiegia ez hartzea, baizik eta arlo zientifiko jakin bateko ikerketa eta gaikuntza proiektu espezifikoak ardatz izatea.
Iraunkortasuna
- Lau urteko epea igarotakoan, MLLak finantzaketa sistema propio bat izatea espero da, jardueraren eta doktorego aurreko nahiz ondoko langileak aldi baterako kontratatzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.
Lehia
- Urtean MLL bakarra hautatuko da eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarriko da.
MLL aitortzaren abantailak
10.000 €/urte artekoa
- Egin beharreko jardueretarako finantzaketa (bidaiak, ikasleentzako bekak, tailerrak antolatzearen gastuak, uda ikastaroak, etab.), (5.000 € UPV/EHUk eta 5.000 € UBx-ek).
Doktoregoko ikertzaile
- bat finantzatzea gidaritza bateratupean aritzeko, UPV/EHUren eskutik
Doktorego ondoko ikertzaile
- bat finantzatzea, UBx-en eskutik.
MLL babesaren iraupena: 4 urte
- ez luzagarriak. Epea igaro ondoren, MLL aitortzari eutsi ahal izango zaio, baina finantzaketa gehiago gabe.
Aukerak
Informazio gehiagorako eta 2024/04/08a baino lehen eskaerak aurkezteko, jarri harremanetan Euskampus Fundazioarekin helbide elektroniko honen bidez: bordeaux@euskampus.eu